Nire lagun guztientzat,This book was created and published on StoryJumper™
©2014 StoryJumper, Inc. All rights reserved.
Publish your own children's book:
www.storyjumper.com










EDURNE ZURI

Gizon ahaltsu batek oso alaba ederra zuen.
Edurne Zuri zuen izena, oso zabal zuria
zuelako.

Edurne Zuriren ama bera jaio zenean hil zen,
eta Edurne Zurik hamabost urte bete
zituenean, aita berriro ezkondu zen.
Amaordea oso emakume harroa zen,
munduko ederrena zela uste zuen. Egunero,
aztiak opari emandako ispilu sorginduari
begiratu, eta galdetzen zion:

Ispilutxo, nor da erreinuko emakumerik
ederrena?
- Zu zara ederrena- erantzuten zion
ispiluak. Baina egun batean, ispiluak esan
zion:
- Erreinuko ederrena Edurne Zuri da, zu
baino ederragoa da.

Amorraturik, amaordeak Edurne Zuri
urruneko baso batera eraman, eta bertan
hiltzeko agindua eman zion zerbitzari bati.

Hainbat egunez basoan ibili ondoren, iritsi
beharreko lekura iritsi zirenean, zerbitzariari
beratu egin zitzaion bihotza:

- Egin ihes!- esan zion, ez baitzen agindua
betetzeko gai izan.
Eta basoan sartzen utzi zion. Eguzkia
ezkutatzen hasi zenean, erreka alboko
etxetxo batera iritsi zen. Atea jo zuen, baina
ez zuen inork erantzun, eta nekatuta
zegoenez, barrura sartu zen. Etxe hartan
dena zen txikia. Edurne Zurik atseden hartu
zuen, eta lo gelditu zen.

Etxe hartan ipotx batzuk bizi ziren, eta
lanetik etorri zirenean, liluratuta gelditu
ziren lo zegoen neskatxa eder hari begira.

- Gurekin geldituko da- esan zuen
zaharrenak.
- Horrela, konpainia egingo digu

Edurne Zuri esnatu zenean, eta ipotxak ikusi
zituenean, ametsetan ari zela iruditu
zitzaion. Baina oso onak zirenez, eta oso
ondo zaintzen zutenez, haiekin gelditu zen.

Egunek aurrera egin, eta amaordea oso
zoriontsu zegoen, uste baitzuen bera zela,
berriro ere, erreinuko emakumerik ederrena.
Goiz batean, galdetu zion ispiluari:

- Ispilutxo, nor da erreinuko emakumerik
ederrena?
- Edurne Zuri, basoko ipotxekin bizi da, eta
zu baino ederragoa da- erantzun zion
ispiluak.

Haserre, arerioa berak akabatuko zuela
pentsatu zuen. Atso zaharrez mozorrotu, eta
saski bat hartu zuen, sagar pozoituz beteta.
Hala, Edurne Zuriren bila joan zen.
- Oso sagar gozoak ditut- hasi zen oihuka
ipotxen etzera iritsi zenean.

Edurne Zurik denbora zeraman inorekin hitz
egin gabe, eta atsorekin hitz egin gabe, eta
atsorekin hitz egitera irten zen.
- Nahi al duzu bat? – galdetu zion agureak
adeitsu, eta ederrena eskaini zion.
Edurne Zurik sagar eder hura ikusi zuenean,
onartu egin zion.

Baina hozka egin bezain pronto, lurrera
erori zen, eta atsoa basoan barrena
desagertu zen.
Ipotxak etxera itzuli zirenean, Edurne Zuri
hilda aurkitu zuten. Negar batean aritu ziren
denak.
Hurrengo egunean, harribitxien haitzulotik
hurbil, lorezko ohe bat prestatu zioten,
betiereko atseden har zezan.

Egun batean, printze lirain bat hurbildu zen
harribitxien haitzulora. Edurne Zuri ikusi
zuenean, harekin maiteminduta gelditu zen,
eta haren edertasunarekin liluratuta. Musu
eman zion, eta halako batean, miraria
gertatu zen: Edurne Zuri esnatu egin zen.
Printze Gaztea neskatxaren bihotz onarekin
liluratuta gelditu zen, eta berarekin
ezkontzeko eskatu zion. Herrialde hartako
erregina bihurtu zen, eta oso zoriontsua izan
zen.
AMAIERA
