
This book was created and published on StoryJumper™
©2014 StoryJumper, Inc. All rights reserved.
Publish your own children's book:
www.storyjumper.com










Txanogorritxu
Bazen behin Txanogorritxu izeneko neska polit bat. Egun
batean bere amak amonaren etxera joatea esan zion
pastelak eramateko, gaixorik zegoen eta.
Txanogorritxuren amak basoan kontuz ibiltzeko esan
zion, otsoa zegoelako. Txanogorritxu basotik joan zen
lasai-lasai baina bat-batean otsoa agertu zen.









Otsoa Txanogorritxuri nora zihoan
galdetu zion eta bera amonaren etxera
zihoala erantzun zion. Otsoa, oso
gezurtia zenez, Txanogorritxuri bide
batetik joatea esan zion, laburrena zela
eta, baina luzeena zen. Otsoa, nola ez,
laburretik joan zen eta amonaren etxera
lehena heldu zen.



AHH! OTSOA!
Heldu eta gero,otsoa atea jo zuen, baina
Txanogorritxuren ahotza ipiniz. Amona irekita
zegoela esan zion eta otsoa sartu zen. Amona,
otsoa zela jakinik, oihuka joan zen etxe osotik.
Txanogorritxu oraindik ez zen amonaren etxera
heldu baina bidean zehar lore polit batzuk hartu
zituen.









Txanogorritxu amonaren etxea bidetik ikusten
zuen eta otsoa Txanogorritxu urbil zegoela
jakinik amonaren jantzia ipini, ohera sartu eta
pixka bat itzaron zuen Txanogorritxu atea jo
arte.
Txanogorritxu azkenik heldu zen eta atea jo,
sartu eta ohean jesarri zen.
Amona pixka bat arraro ikusi zuen, eta esan
zion:









-Amona, amona ze sudur handia daukazun.
Eta otsoa erantzun zion:
-Zu hobeto usaitzeko.
Eta Txanaogorritxu berriz:
-Amona, amona ze aho handia daukazun.
Eta otsoak berriro:
-Zu hobeto jateko!




LAGUNDU
Txanogorritxo oso beldurtuta korrika hasi zen
oihukatzen:
-Lagundu! Lagundu! Otsoa harrapatu nahi dit, lagundu!
Handik zegoen ehiztari batek entzun eta ziztu bizan
joan zen amonaren etxera.






Ehiztaria heldu zen eta otsoari bere
eskopetarekin bi tiro eman zion bularrean, eta
klaro ezta, otsoa hil zen.
Txanogorritxu eta ehiztaria amona etxetik
bilatzen egon zen eta hau……… Armairuan
zegoen!
Txanogorritxu lasai-lasai geratu zen eta poz-
pozik ere bere amonarekin. Ehiztariari
ezkerrak eman eta hau otsoa sorbaldan
eramanda joan zen.
