Ipuin hau eskaintzen diegu gure jarraitzale amorratuei.This book was created and published on StoryJumperâ„¢
©2014 StoryJumper, Inc. All rights reserved.
Publish your own children's book:
www.storyjumper.com




Bazen behin zazpi urteko ume bat, Mikel
izenekoa. Egunero eskolara joaten zen;
arratzaldez futbolean aritzen zen bere
ikastetxeak zuen taldean; eta eguna
amaitzeko, etxera joaten zen etxeko lanak
egitera.



Goizeko zortzietan esnatzen zen, amak
prestatutako gosari goxoa hartu, arropa
jantzi eta eskolara abiatzen zen.



Bertan matematikak, lenguaia, euskara, ingelera,
plastika, musika, ingurune eta erlijioa ikasten
zituen, ezagutzak bereganatzeko eta azterketak
gainditzeko helburuarekin. Horrela, etorkizunean
eskolako agiria lor zezakeen. Gehien gustuko zuen
irakasgaia ingurune zen, oso kuriosoa zenez asko
gustatzen zitzaion bere inguruan zeuden gauzak
ezagutzea, animaliak, giza gorputza, paisaiak...



Arratzaldean, jan ondoren eta siestatxoa egin
ondoren, poz-pozik joaten zen bere lagunekin
futbol entrenamenduetara. Entrenatzailea Josu
zen, eta egunero haurrak egin beharreko
entrenamendua oso ondo eta zehazki
planifikatuta zeukan. Helburua taktika berriak
eta taldean aritzeko oitura hartzea zen, ondo
pasatzeaz aparte. Momentu hori eguneko momentu
honentarikoa zen Mikelentzat, eskolatik
deskonektazten zuelako eta barre handiak egiten
zituelako lagunen artean.



Entrenamendua amaitutakoan etxera
joaten zen, bertan bere lagun kuttunenak
zituen bere sain, etxeko lanak.



Etxeko lanak ez zituen gustuko eta
ganorarik egiten zituen. Hala ere, ondo
egiten saiatzen zen, batez ere, ama gainean
zuelako egun osoan. Amak ahal zuen neurria
laguntzen zion, ariketaren bat zuzendu edo gai
bat azaldu.



Ordutegi zehatzik ez zuen etxerako lanak
egiteko, baina normalean zortzi eta erdietan
amaitzen zuen, bere anaiarekin jolasteko edo
telebista ikusteko.



