GURE GURASOENTZATThis book was created and published on StoryJumperâ„¢
©2015 StoryJumper, Inc. All rights reserved.
Publish your own children's book:
www.storyjumper.com




Bazen behin,
maitagarrien printsesa
polit bat. Bere izena
Katrina zen.






Katrina Zuhaitz magiko baten
barruan bizi zen.
Zuhaitz horretan iturri bat
zegoen eta iturri horretatik
maitagarrien hautsa
irteten zen.




Gau ilun batean sorgin itsusi
bat agertu zen zuhaitzean eta
maitagarrien hautsa lapurtu
zuen.











Printsesa esnatzean, hauts magikorik ez
zegoela ikusiz, beste maitagarriei eta
beraiekin bizi zen sagutxoari, Rambi, deitu
zien.
- Zerbait egin behar dugu! -esan zuen Katrina
printsesak.
-Goazen Ents dragoiaren bila. Bera oso
jakintsua da eta.- Erantzun zuen Rambi
saguak -Berari galdetuko diogu.





Hauts magikorik ez zutenez, ezin zuten
hegan egin, horrexegatik globo batez joan
ziren dragoien etxera.
-Mesedez, lagunduko al diguzu hautsa
magikoa berreskuratzen? -Galdetu zion
Katrina printsesak Ents dragoiari.
-Noski, badaukat plan
interesgarriren bat -erantzun
zuen dragoiak.





Dragoiak sorginaren
gazteluraino
eraman zituen.
Han sorgina
zegoen edari
magikoak
egiten.








Dragoiak sorginari arreta galarazten zion
bitartean, Katrina printsesak eta Rambi
saguak hautsa magikoa hartuta korrika
irten eta dragoiarekin handik joan ziren
hegan.




Zuhaitz magikoan festa
