Javier Ibai Aimar.A Sheila Elaia
Irati Alain Aimar.C Erika Oier










Corellako eskolako haurren sormenaren magiaz idatzitako ipuina. Eskerrikasko guztioi!:









Kaixo, ni PUXIKA naiz!
Bazen behin, Donostiako Akuariumean, Puxika deitzen zen arraina.
Mota askotako beste arrain batzuekin bizi zen.


Baina egun batean, Puxikak nahi gabe marraoari atzeko isatsarekin kili-kiliak egin zizkion eta marrazoari ez zitzaion batere gustatu.
Marrazoa oso haserre jarri zen, eta haserrea kontrolatzen ez zekienez, Puxika arrainari hegal batean kosk egin zion.









Itsasoko kapitaina zen Kresta izarrak marrazoarekin hitz egin zuen bere jarrera txarra konpondu beharra zuelako.
Krestak liburutegira eraman zuen marrazoa, eta "Ongi portatzen" izeneko liburua irakurri zuten.
10 egun pasa ostean, marrazoak asko ikasi zuen, eta aurrerantzean emozioak erregulatzeko gaitasunak garatu zituen.


Bitartean, Puxika itsasoko osasun zentrora eraman zuten anbulantzian, eta Pa eta To ahate doktoreek hegala osatu zioten.
Puxika bi egunez egon zen osasun zentroan, baina oso ongi zaindu zioten hegala eta berriz ere itsasoan igeri egiteko osatu zen.





















Puxika arraina berriz itsasora bueltatu zela ospatzeko, merendola bat egin zuten eta marrazoak barkamena eskatu zion Puxikari.
Geroztik, guztiak pozik bizi dira, eta orain denek dakite kili-kiliak egiten dizkietenean ez direla haserretu behar.
ETA HALA BAZAN
EDO EZ BAZAN
SAR DADILA KALABAZAN
ETA ATERA DADILA
EUSKARAKO IKASLE
BERRITSUEN AHOTAN!
