



Bazen behin Gartxot izeneko mutil bat. Gartxoten klaseko Haitz eta Noa kazetariak bezala egiten zuten. Zigor bategatik Gartxot eta bere klasekoek leihoak garbitu behar zituzten aste batez. Gartxotek oraingoan bere istorio bat kontatu zien.





Gartxot eta Danel beste klase baten kontra pilotan jolasten ari ziren. Azken tantoa egiterakoan Gartxot ez zuen ondo amaitu. Danel Gartxoti haserre zegoenez marimutil deitu zion.





Gartxot komunera joan zen negar egiteko. Baina denbora pixka bat pasa eta gero, andereƱoak Danel eta Gartxotekin hitz egin zuen arazoa konpontzeko. Eta arazoa konpondu zen.







Gartxotek asko gorroto zuen mari-mutil deitzea, bere gorputza neska zelako eta bere burua mutila zela esaten zuelako. Hori zen lehengo lerroko akatsa. Hurrengo egunean Gartxot eta bere lagunak igerilekura joan ziren.
Han izpi gorriak zituen ate bat zegoen, bazkideak ez zirenak ez pasatzeko. Gartxot eta bere lagunek bazkideak ziren, baina Gartxoti ez zitzaion atea irekitzen. Harrerako gizonak ea Gartxot bazkidea zen konprobatu zuen baina Gartxoten izena ez zen agertzen. Orduan Gartxotek harrerako gizonari Inge izena bilatzeko esan zion, segidan, harrerako gizonak bere arrebaren izena zela esan zion Gartxoti eta bere lagunak kalera bota zituen.


Gainera, klase osoarekin astelehenean joan behar zuten, baina Gartxoten klaseak plan bat zuen. Astelehenean igerilekura joan zirenean Lunak, irakaslea, harrerako gizonarekin hitz egiten zuen eta harrerako gizonak izpi gorrien atea ireki zien. Denok aldageletara sartu ziren, eta bakoitza forma arraroz jantzita zegoen.








Harrerako gizonaren atentzioa deitzeko, igerilekuan zegoen leihoan hatz markak utzi zituztenez, eskolako leiho guztiak garbitzeko zigorra ipini zieten klase osoari. Azkenean dena ezulertu batean geratu zen.
