Nire lagun guztientzat,nire familia
eta
literaturazko ipuinak gustatzen zaizkionentzat
This book was created and published on StoryJumper™
©2014 StoryJumper, Inc. All rights reserved.
Publish your own children's book:
www.storyjumper.com










EDURNE ZURI

Gizon ahaltsu batek oso alaba ederra zuen.
Edurne Zuri zuen izena, oso zabal zuria
zuelako.

Edurne Zuriren ama bera jaio zenean hil zen,
eta Edurne Zurik hamabost urte bete
zituenean, aita berriro ezkondu zen.
Amaordea oso emakume harroa zen,
munduko ederrena zela uste zuen. Egunero,
aztiak opari emandako ispilu sorginduari
begiratu, eta galdetzen zion:

Ispilutxo, nor da erreinuko emakumerik
ederrena?
- Zu zara ederrena- erantzuten zion
ispiluak. Baina egun batean, ispiluak esan
zion:
- Erreinuko ederrena Edurne Zuri da, zu
baino ederragoa da.

Amorraturik, amaordeak Edurne Zuri
urruneko baso batera eraman, eta bertan
hiltzeko agindua eman zion zerbitzari bati.

Hainbat egunez basoan ibili ondoren, iritsi
beharreko lekura iritsi zirenean, zerbitzariari
beratu egin zitzaion bihotza:

- Egin ihes!- esan zion, ez baitzen agindua
betetzeko gai izan.
Eta basoan sartzen utzi zion. Eguzkia
ezkutatzen hasi zenean, erreka alboko
etxetxo batera iritsi zen. Atea jo zuen, baina
ez zuen inork erantzun, eta nekatuta
zegoenez, barrura sartu zen. Etxe hartan
dena zen txikia. Edurne Zurik atseden hartu
zuen, eta lo gelditu zen.

Etxe hartan ipotx batzuk bizi ziren, eta
lanetik etorri zirenean, liluratuta gelditu
ziren lo zegoen neskatxa eder hari begira.

- Gurekin geldituko da- esan zuen
zaharrenak.
- Horrela, konpainia egingo digu
You've previewed 10 of 16 pages.
To read more:
Click Sign Up (Free)- Full access to our public library
- Save favorite books
- Interact with authors

- < BEGINNING
- END >
-
DOWNLOAD
-
LIKE(1)
-
COMMENT()
-
SHARE
-
SAVE
- DOWNLOAD
- LIKE (1)
- COMMENT ()
- SHARE
- SAVE
- Report
-
LIKE(1)
-
COMMENT()
-
SHARE
- Excessive Violence
- Harassment
- Offensive Pictures
- Spelling & Grammar Errors
- Unfinished
- Other Problem

COMMENTS
Click 'X' to report any negative comments. Thanks!