
Bazen behin sagu bikote bat ganbara zikin batean bere ume bakarrarekin bizi zena. Umearen izena Matias zen.
Ganbarako txoko batean, amaraunez estaliak, egunkari, liburu eta aldizkari pilak zeuden; baita lanpara zahar apurtu bat eta panpina bat izan zenaren zatiak ere.
Hauxe zen Matiasen txokoa.
Saguak oso pobreak ziren, baina Matias zen haien itxaropena.
Haunditzean sendagilea izan zitekeen, agian. Eta orduan gazta parmesanoa izango lukete gosalzteko, bazkaltzeko eta afaltzeko.
Baina Matiasi zer izan nahi zuen galdetzen ziotenean, erantzuten zuen:
-Ez dakit ... Mundua ikusi nahi dut.
Egun batean, Matias eta haren gelakideak museora eraman zituzten. Lehen aldia zen.

Harrituta geratu ziren ikusi zutenarekin. Sagu IV.a Erregea jeneral jantzian erakusten zuen portreta bat zegoen. Eta haren ondoan gazta bat irudikatzen zuen margola bat zegoen, Matias adurra zeriola jarri zuena. Airean hegaldaka zebiltzan sagu hegadunak ere bazeuden, eta adarrak eta buztan iletsuak zituztenak ere bai. Eta mendiak eta ur-lasterrak, eta haizearen arabera kulunkatzen ziren adarrak.
-Mundu osoa dago hemen,- pentsatu zuen Matiasek.
Matias gelatik gela ibili zen margolanei begira, miretsita.
Haietariko batzuk ez zituen ulertu lehen begiratuan.
Batek ogi-koskor bat zirudien, baina harreta haundiagoz begiratu zuenean sagu bat azaldu zen.
Bat-batean, izkina bat biratuta, Matiasek beste sagu batekin egin zuen topo.
Beste saguak erriƱoa egin eta -"Nicoletta naiz", esan zion.
-Zoragarriak dira margola hauek, ezta?.
Gau hartan Matiasek amets bitxi bat izan zuen. Amestu zuen bera eta Nicoletta margolan erraldoi itzel batean zebiltzala, eskutik helduta.
Ibiltzen ari zirela, kolore orban jostariak oinen azpitik pasatzen zitzaizkien, eta haien inguru guztian eguzkiak eta ilargiak eztiki mugitzen ziren urrutiko musika baten erritmoan.
Matias inoiz baino zoriontsuago sentitzen zen.
Nikoletta besarkatu eta hauxe xuxurlatu zion:
-Gera gaitezen hemen betiko.
- Full access to our public library
- Save favorite books
- Interact with authors

- < BEGINNING
- END >
-
DOWNLOAD
-
LIKE
-
COMMENT()
-
SHARE
-
SAVE
-
BUY THIS BOOK
(from $3.99+) -
BUY THIS BOOK
(from $3.99+) - DOWNLOAD
- LIKE
- COMMENT ()
- SHARE
- SAVE
- Report
-
BUY
-
LIKE
-
COMMENT()
-
SHARE
- Excessive Violence
- Harassment
- Offensive Pictures
- Spelling & Grammar Errors
- Unfinished
- Other Problem

COMMENTS
Click 'X' to report any negative comments. Thanks!