This book was created and published on StoryJumper™
©2015 StoryJumper, Inc. All rights reserved.
Publish your own children's book:
www.storyjumper.com
Kaixo, nire izena Maddi da.
3 urte ditut eta bidaiatzea maite dut.
Gaur euria ari du, horregatik, eskolara
joateko autobusa hartuko dut.
Euria ez zait batere gustatzen.
Eskola amaitzean ama autoz etorri da nire
bila. Aita bere lanera ikustera joango gara.
Nire aita arrantzalea da eta itsasontzi bat
dauka. Biok batera egiten dugu arrantza eta
oso ondo pasatzen dugu.
Ama eta biok trenez goaz aitona-amonak
bisitatzera. Bidea oso luzea da, baina,
trenez joatea oso gustoko dut.
Aitite eta amama baserri batean bizi dira
animalia askorekin: txerriak, behiak,
ardiak...
Baina, niri traktorean ibiltzea gustatzen
zait gehien.
Bidaiatzea asko gustatzen zait. Baina nire
ametsa ilargira joatea da.
Hori bai bidaia zoragarria!
COMMENTS
Click 'X' to report any negative comments. Thanks!