
Ama lurrari eskerrak emanez...

Created & published on StoryJumper™ ©2026 StoryJumper, Inc.
All rights reserved. Sources: storyjumper.com/attribution
Preview audio:
storyj.mp/acbve8z5s5nj
2
Eguzki-lorea eguzkia irudikatzen duen ikurrik garrantzitsuena da euskal mitologian, eta etxeetako ateetan jartzen da tximistetatik, izpiritu txarretatik zein sorginetatik babesteko.
Lauso artean eguzki-lorea ikusi eta eguzkia zelakoan, sorginek ihes egiten zutela diote batzuek. Beste batzuen ustetan berriz, sorginek ezin zuten etxera sartu eguzki-lorearen hosto punta guztiak zenbatu arte.
3


4
5
Lan horretan ari zirela eta zenbatzeko nahikoa makalak zirenez, goiza iristen zitzaien eta eguzki agertzearekin batera ihesean joaten ziren euren kobazuloetara.
Eguzki-lore bat lortzen bada zera egin behar da: lehenik lehortzen utzi, ondoren haziak kendu eta azkenik mendian zuhaitzetatik urrun bota hazia eta horrela gure hurrengoek eguzki-lore berriak ateratzea lortuko dute eta usadio zahar bat berrituko.
6


7
EGUZKI-LOREAREN
KONDAIRA
Orain dela milaka eta milaka urte, gizonak munduan zehar zabaltzen hasi zirenean, ez zen ez eguzkirik ez ilargirik. Gizonak eta emakumeak ilunpetan bizi ziren denak, suzko zezenen, zaldi hegalarien edo herensuge erraldoien itxura hartuta lurraren erraietatik ateratzen ziren mamuek izuturik.
8

9
Gizakiek, lurrari laguntza eskatzea deliberatu zuten , etsimen hartan.
-Amalur, lur ama-erregutu zioten-, arren eskatzen dizugu, babes gaitzazu hondatu behar gaituzten arriskuetatik.
Lurra lanpeturik zebilen erabat, eta ez zien jaramonik egin gizakiei; haiek, ordea, ez zuten atertzen, eskatu eta eskatu, eta azkenean gogoan hartu zuen eskatzen ziotena.
-Laguntzeko eskatzen didazue, seme alaba nireak-esan zien-, eta lagunduko dizuet. Izaki argitsu bat sortuko dut, eta ilargi deituko diozue.
10
Eta lurrak ilargia sortu zuen. Hasieran izu-izuturik zeuden horrekin gizakiak, eta beren haitzuloetan gordeta, handik irteten ausartzen ez zirela, baina berehala ohitu ziren haren argitan ibiltzen.
Gizakiak bezala, jeinuak eta sorginak ere oso izutu ziren zeruan argizko gauza hura ikusten hasi zirenean, baina haiek ere ohitu egin ziren, eta berehala hasi ziren haiek ere beren leizeetatik irten eta gizakiei erasotzen.
11


12
Berriro joan zitzaizkion gizakiak lurrari erreguka.
-Amalur- esan zioten-, esker guztiak ematen dizkizugu ilargi amandrea eman diguzulako, baina zerbait indartsugoaren beharra dugu, lurpeko jeinuak ari batzaizkigu oraindik.
-Ongi da-erantzun zien lurrak, ilargiak baino ere argi gehiago duen izaki bat sortuko dut. Eguzki deituko diozue. Eguzkiak eguna egingo du, eta ilargiak gaua.
13
Benefits:
- Full access to our public library
- Save favorite books
- Interact with authors
READ


storyjumper.com
- < BEGINNING
- END >
-
DOWNLOAD
-
LIKE(1)
-
COMMENT()
-
SHARE
-
SAVE
BUY THIS BOOK (from $3.99+)
-
BUY THIS BOOK
(from $3.99+) -
BUY THIS BOOK
(from $3.99+) - DOWNLOAD
- LIKE (1)
- COMMENT ()
- SHARE
- SAVE
- Report
Liked By
X
Encourage this author
-
BUY
-
LIKE(1)
-
COMMENT()
-
SHARE
Problem with this book
X
- Excessive Violence
- Harassment
- Offensive Pictures
- Spelling & Grammar Errors
- Unfinished
- Other Problem
Which pages have problems?
Please describe the problem:
left text
right text
"EGUZKI-LOREA"
The story of the sunflower, a symbol in Basque mythology that protects against evil spirits and witches.
(21 pages)
Privacy level:
PUBLIC
405 reads
1 fan
Report

COMMENTS
Click 'X' to report any negative comments. Thanks!