
Perrandok berealdiko zorrak omen zeuzkan, eta ordaintzeko dirurik ez. Bere hartzaileak aspertu omen ziren itxoiten eta, horrela, bi gizon etorri ziren Perrandoren etxera, jeup! hots eginez.
Perrando atera zitzaien esanez:
- Zer darabilzue gizonak?
- Hara bada-. erantzun zioten besteek-, zure etxe gainean diru pixka bat badugula etaaa ... huraxe jasotzera etorri gara.
BARATZAKO OGIAK
- Nire etxe gainean dirua dagoela? -esan zien Perrandok-, hori jakin banu ez nintzen nabilen bezala ibiliko. Hartu jaunak eskailerak eta igo teilatura; han dagoen diru guztia zuentzat.
-Ez genuen hori esan nahi -esan zioten besteek-, zeraaa ..., zuk guri dirua zor diguzula eta hura jasotzera etorri gara.
- Hori beste gauza bat da -erantzun zien Perrandok-, banengoen bada ni gure etxe gainean dirurik ote zegoen nik jakin gabe. Baina orain ez daukat nik dirurik eta beste egunen batean etorri beharko zarete.
Bi gizonak beren etxera joan ziren.
Hurrengo goiz batean, Perrando ukuiluko lanak egiten ari zela, etorri ziren berriz bi gizonak. Perrandok ikusi zituen nola zetozen eta andreari esan zion:
- Hemen dira berriz ere lehengoko bi gizon haiek, eta gaur ere dirurik gabe gaude gu; zer edo zer asmatu beharko dugu. Ogirik ba al daukazu etxean?
- Bat edo bi bai -erantzun zion emazteak.
Perrandok hartu zituen bi ogi, eta baratzako bazter batean sartu zituen lurpean.
Bi gizonak iritsi zirenean aurrekoan bezala hots egine.:
- Jeup ...!, gaur ere hemen gara, dirurik ote daukazun edo...
- Sar zaitezte behintzat sukalderaino- erantzun zien
Perrandok-, ogi eta ardo pixka bat hartzeko, eta han hitz egingo dugu.
Haiek sukaldera eraman orduko, Perrando bera atera zen, eta aitzur bat bizkarrean zuela baratzara abiatu zen.
Nora ote zihoak gizon hori? -esan zioten beste biek elkarri, eta bere ondoren abiatu ziren. Perrando baratzara iritsi zenean, hartu eskuetan aitzurra, eta aitzurtzen hasi zen. Berehala atera zuen ogi bat eta gero beste bat. Orduan, han zeuden beste bi haiek entzuteko eran hots haundian esan zuen:
- Gaurko nahikoa izango ditiat; gehiago behar izanez gero, etorriko nauk.
Bi ogiak hartu eta etxera abiatu zen. Beste biak ikusi zituenean, harrituta bezala esan zien:
- Hemen al zineten bada zuek? Goazen etxeraino, ogi eta ardoa hartzera.
-lkusi zaitugu ogiak lurretik ateratzen Perrando -erantzun zioten besteek-, ez daukagu guk ogi eta ardo beharrik, baina aitzur hori eman behar diguzu, gu ere inoiz ogirik gabe gelditu izan gara, errotariak ihes egin digula edo...
- Eta ni nola bizi zuei aitzur hau emanda? -esan zien Perrandok-, badaukat nik honen beharra egunero ogia jango badut.
- Begira Perrando -esan zioten besteek-, zor guztiak barkatuko dizkizugu aitzur hori ematen badiguzu.
- Zorigaiztoko zorrak! -erantzun zien Perrandok-, baina hala nahi baduzue, zuentzat aitzurra, eta gu ere, ogi zuria ez bada artoa edo taloa janez biziko al gara!
Bi gizonak pozik joan ziren beren etxeetara, aitzurra bizkarrean zutela.
Etxera iritsi orduko esan zieten beren emazteei:
- Gaur ogirik ez hartu, e! Hemendik aurrera ez dugu ogi faltarik izango.
Bazkaltzeko ordua iritsi zenean, gizon haietako bat joan zen baratzara eta aitzurrean hasi zen jo eta ke, baina han ez zen ogirik ateratzen.
Horrela ari zela etorri zitzaion laguna esanez:
- Utzidak niri orain aitzur hori, hik honezkero nahikoa duk eta ... nik ere behar diat bazkaltzeko ogia.
- Aitzur honek atera zain baldin bahago, egon beharko duk pixka batean -erantzun zion aitzurrean ari zenak, kopetako izerdia igurtziz-, sartu ziguk ederra Perrandok ...!
Orduan konturatu ziren, Perrandok ogiak lehendik sartuak edukiko zituela.
Handik denbora pixka batera berriz ere bi gizon haiek Perrandoren etxera joatea erabaki zuten. Perrando zain zegoen eta askotan begiratzen zuen noiz azalduko ote ziren.
BI ERBIAK
Urrutitik bazetozela ikustean, andreari esan zion:
- Aizu, bart lazoan harrapatuta badauzkat niK bi erbi, bat utziko dizut hemen saski honen azpian eta bestearekin joango naiz ni mendi aldera. Gizon horiek iristen direnean, atera erbia saskipetik eta bidali bideak aurrera, niri deitzeko esanez ...
Perrandok hartu zuen beste erbia galtzarbean, eta han etxe aurreko sasi baten atzean ezkutatu zen.
Bi gizonak iritsi zirenean beti bezala jeup ...! hots eginez:
- Zer nahi duzue? -atera zen berehala Perrandoren emaztea .
- Gizona etxean al dago? -galdetu zioten besteek.
- Ez dago, baina berehalaxe abixua bidaliko diot , nahi baduzue.
- Nahi genuke berarekin egon -erantzun zioten bi gizonek.
- Bai, bai, ez daukat mandatari txarra -esanez, Perrandoren emazteak hartu zuen saskipean zeukan erbia, eta atarian jarri zuen esanez:
- Joan hadi mendira, eta esaiok nagusiari, lehengoko bi gizon haiek hemen daudela, eta lehenbailehen etortzeko.
Erbiak ez zuen bi aldiz esan beharrik izan bideak aurrera joateko. Bi gizonak harrituta zeuden. Horrelakorik oraindio: "erbi bat mandatari". Eta zer gertatzen ote zen zain gelditu ziren.
Bitartean Perrandok dena ikusi zuen sasi artetik, eta iruditu zitzaionean denboralditxo bat pasa zela, etxera abiatu zen, besoan zekarren erbia leunduz.
Bi gizonek ezin zuten sinetsi begiz ikusten zutena.
- Baina Perrando, erbi honek esan al dizu gu hemen gaudela eta etortzeko?
- Zer uste duzue bada -erantzun zien Perrandok-, bestela nola asmatu zuek hemen izango zinetela? Egur pixka bat egiten ari nintzen erbia etorri zaidanean.
- Erbi hori eman behar diguzu, Perrando -esan zioten bi gizonek-, gu ere inoiz ehizara joandakoan eta, zer ordu den jakin gabe ibili ohi gara.
Tekela puska baten ondoren Perrandok esan zien:
-Eraman ezazue eta hemendik aurrera goixeago edo beranduxeago bilduko al gara etxera ...
Bi gizonak pozik itzuli ziren beren erbiarekin.
Hurrengo egun batean, bi gizonek ehizara joan behar zutela oso goiz, eguerdi aldera etxera etortzeko asmoan , eta baten emazteari horrela esan zioten:
-Biar gu ehizara goaz. Eguerdi inguruan, bazkaria jartzen duzunean edo, bidali guregana aurrekoan ekarri genuen erbi hori.
Bi gizonak joan ziren ehizara urrutiko mendi batera. Eguerdi aldera, etxekoandreak hartu zuen erbia eta bidean aurrera bidali zuen esanez:
Joan hadi eta esan nagusiei bazkaria pronto dagoela
Bi aldiz esan gabe joan zen erbia, bere burua askatuta ikusi zuenean.
Bitartean ehiztariak zain jarrita zeuden erbia noiz ikusiko, eta luze iritzita. Itxoiten aspertu zirenean etxera etorri ziren emazteari ederrak esateko asmoan...
Emaztea ere zain zegoen, eta horrela bi gizonak erbirik gabe zetozela ikustean, galdetu zien:
- Erbia non duzue? Ez al zaizue garaiz iritsi?
- Bidali al duzu bada? -erantzun zioten besteek...
- Bai -esan zien emazteak-, zuek etorri zareten bide horretatik aurrera joan da txuxen-txuxen.
Bi gizonak elkarri begira gelditu ziren.
- Orain ere sartu ziguk ederra Perrandok -esan zioten elkarri-, bi erbi edukiko zitian hark. Ez ziguk horratik berriz sartuko.
Handik egun batzuetara berriz ere bi gizonak Perrandoren etxera badoaz elkarri esanez:
- Besterik ez bada ukuiluko behiak kenduko zizkioagu oraingon.
Perrandok ikusi zituen nola zetozen eta bere emazteari hots egin zion:
- Aizu, zatoz pixka batean. Betiko bi gizon horiek hemen datoz orain ere. Bete ezazu zahato txikia ardoz, eta jar ezazu golkoan. Hona iristen direnean, ni zurekin haserretuta banengo bezala hasiko naiz eta kutxiloa sartuko dizut
EMAZTEEN HERIOTZA
golkoan. Zu lurrera eroriko zara hilda bazeunde bezala. Gero nik txilibitua joko dizut belarri ondoan, eta jaiki egingo zara.
Bi gizonak iritsi ziren beti bezala jeup ...! hots eginez.
· Perrando berehala atera zen:
- Zer dugu gizonak! -esanez.
- Zer dugun esaten diguzu? -erantzun zioten besteek haserre bizian- , nahiko barre egin duzu gure kontura, eta oraingoan besterik ez bada, ukuiluko behiak edo zer edo zer eraman gabe ez gara joago.
-Ez dago gaizki -erantzun zien Perrandok patxadan-, - Gurekin ez da bada hain txintxo ibili -esan zioten bi
gizonek.- gu gelditu gara orain ez erbi eta ez diru. Non duzue erbia? Nirekin hain txintxo ibili ohi zen.
Orduan Perrandok andreari deitu eta oso haserre esan zion:
- Ikusten duzu orain? Gizon hauek ukuiluko behiak eta ez dakit zer kenduko dizkigutela diote, izan ere zu zarela eta ez zarela zorrak egin genituen guk! Orain ikusten duzu? Bertan hiltzea merezi zenuke.
Eta besterik gabe, hartu kutxiloa, eta emaztearen bularrean sartu zuen. Emazte gaixoa lurrera erori zen luze-luze odola zeriola ...
- Full access to our public library
- Save favorite books
- Interact with authors

- < BEGINNING
- END >
-
DOWNLOAD
-
LIKE
-
COMMENT()
-
SHARE
-
SAVE
-
BUY THIS BOOK
(from $8.59+) -
BUY THIS BOOK
(from $8.59+) - DOWNLOAD
- LIKE
- COMMENT ()
- SHARE
- SAVE
- Report
-
BUY
-
LIKE
-
COMMENT()
-
SHARE
- Excessive Violence
- Harassment
- Offensive Pictures
- Spelling & Grammar Errors
- Unfinished
- Other Problem

COMMENTS
Click 'X' to report any negative comments. Thanks!